ARTEA

Arte Gaztearen Topaketak, Nafarroan

Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak Arte Gaztearen 2016ko Topaketen XXXI. ekitaldiaren oinarriak zabaldu ditu. Arte plastiko eta ikusizkoak, ikus-entzunezko ekoizpenak, musika eta arte eszenikoak bultzatzeko laguntzak eskainiko dira. Izen-ematea abuztuaren 15ean amaituko da. 18 eta 35 urte bitarteko gazteek aukez ditzakete proposamenak aipaturiko diziplinetan.

Aipaturiko erakundearen hitzetan, “Helburua da iritziak agertzea eta eztabaidatzea arte jardunaren eta artea ekoizteko espazioen gainean, eta esperientziak, prozesuak eta ikaskuntzak partekatzea arte-lanaren inguruan. Horrez gain, lagundu nahi da arte komunitatearen sarea sortzen, elkarreragiten duena eta proiektuak eta ideiak trukatzen dituena, baita artista gazteen proiektu eta lanak sustatzen eta erakusten ere”.

Arte Gaztearen 2016ko Topaketak programa Iruñeko Zitadelan egingo da modalitate hauetan: arte plastiko eta ikusizkoak, ikus-entzunezko ekoizpena eta musikak. Arte eszenikoak aldiz, Nafarroako Antzerki eskolan egingo dira.

Informazioa eskuratu nahi baduzue, klikatu hemen

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button