ESZENA

“Ghero: azken euskalduna” antzezlana, makina bat tokitan ikusgai

Tartean Teatroa konpainiak Euskaltzaindiaren 100. urteurrenaren harira ondu du Ghero: azken euskalduna izenburuko obra. Arriaga Antzokiaren oholtzan aurkeztu zenetik Euskal Herriko hainbat herritan antzezten ari da, tai gabe.

Patxo Telleriak idatzitako gidoia da, Ana Garayren eszenografiarekin, eta Jokin Oregiren zuzendaritzapean, Mikel Martinez, Patxo Telleria, Iñaki Maruri, Ane Pikaza eta Olatz Ganboa aktoreak dira oholtza gainean aritzen direnak.

Ikusgarrian euskara da protagonista nagusia. Hala, 3000. urtera garamatza Ghero-k eta azken euskaldunaren istorioa kontatzen digu. Euskararen iraupenaren “harridura eta miresmena” erakusten da bertan, “Euskaldunok askotan sentitu dugun euskararen transmisioaren zaman sakontzen du antzezlanak, euskararen planeta inguruan orbitatzen duten 9 parabola edota antzerki poemen bidez”.

Datozen asteetan makina bat emanaldi programatu dira: urtarrilaren 26an, Berrizko Kultur Etxean, 20:00etan; otsailaren 1ean, Andoaingo Bastero antzokian, 21:30ean; otsailaren 2an, Mungiako Olalde aretoan, 20:00etan; otsailaren 20an, Gasteizko Principal antzokian, 20:30ean; otsailaren 22an, Bermeoko Kafe antzokian, 20:00etan; otsailaren 23an, Bergarako Seminarixoan, 19:00etan; otsailaren 24an, Villabonako Gure antzokian, 19:30ean.

Matxoko saioak honakoak dituzue: 1ean, Ordiziako Herri antzokian, 22:15ean; 10ean, Leioako Kultur Leioan, 19:00etan; 15ean, Zarautzeko Modelo Antzokian, 22:00etan; 16an, Berako kultur etxean, 19:00etan; 22an, Tolosako Leidor aretoan, 20:30ean; eta 29an, Basauriko Social antzokian, 20:30ean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button