ESZENA

Bartzelonako Titzina Teatro-ren antzezlana, Andoainen

Bartzelonako Titzina Teatro taldeak Distancia Siete Minutos lana taularatuko du gaur, otsailak 7, Andoaingo Bastero Kulturguneko Auditorioan, 21:30ean. Obrak umorea eta tragedia uztartzen ditu, eta sormen handikoa da, originala.

Obra abiapuntu interesgarri batetik hasten da: “Curiosity espazio-robota bidali eta lurreratzearen egun berean, termita izurrite baten ondorioz, Félix epaile gaztea etxea utzi beharrean da eta bere etxea izandakora itzuliko da”. Epaileak aitaren etxera joan beharko du, eta elkarbizitza horretan hainbat gai jorratuko dituzte; tartean, justizia, zoriontasuna edo patua.

Titzina Teatro konpainia Diego Lorca eta Pako Merinok eratu zuten 2001ean, Cerdanyola del Vallés-en (Bartzelona): “harrezkeroztik, sormenez eginiko antzerki baten alde egiten dute lan, metodo luzeekin, artisau-lana eginez, eguneroko bizitzari begiratuz, Bartzelonako Modelo espetxeko antzerki aretoan laguntzen, zoriontasunaren Kongresutan parte hartuz, epaiketa zibil eta zigor epaiketetara bertaratuaz”.

Horrela, benetako eszenaratze eta interpretazio sinesgarriak erdietsi dituzte euren antzezlanetan; hala, konpainiaren obrek hainbat sari jaso dituzte.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button