ARTEA

Argentinako emakume argazkilariak

Irudi sekuentziatuak. Argentinar emakume argazkilariak 1930-1990 erakusketa ikusgai dago Tabakalerako Artegunean. Urrira bitartean “Argentinako eta nazioarteko argazkilaritzaren historian narratiba bat antolatzeko funtsezkoak diren sekuentzia bisualak” ikusteko erakusketa hori zabalik izango da.

Lehenengo belaunaldian, 1930eko hamarralditik 1960ko hamarraldira, eredu femenino tradizionalaren eredua agertzen da, etxeko emakume burgesa, ezkontza eta familia bere bizitza proiektatzeko irtenbide gisan hartuta. Garai haietako hainbatek  lotura estua zuten germaniar munduarekin: Grete Stern, Annemarie Heinrich, Lisl Steiner eta Ilse Fusková.

Bigarren belaunaldiak, Alicia D’Amico, Alicia Sanguinetti, Julie Weisz eta Adriana Lestidok osatuak, Argentinaren une historiko nahasietan lan egin zuen, zehazki 1976. eta 1983. urteen bitartean, eta ondare dokumentalistarekin jarraitu zuten. Geroko emakume argazkilariek “diktaduraren kontrako erresistentzia politikoan eta borrokan parte hartu zuten, demokrazian giza eskubideen aldeko mugimenduetan parte hartu zuten bezalaxe”.

Bost gune tematikotan dago antolatua erakusketa, eta bi belaunalditako argentinar emakume argazkilarien argazkiak biltzen ditu. Bertan erretratuak, kaleetan barna noraezean, kamera alboan dutela, gorputzari buruzko interpretazio berrien ekarpena, biluziak, desira lesbikoak, haurtzaroa eta nerabezaroa et bai eta kanpoan egindako erreportajeak ere erakusten dira.

Hemen duzue erakusketaren gaineko informazio guztia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button