ESZENA

“Bira-bira” programa berria, Nafarroan

Nafarroako Antzoki Sareko zazpi kidek euskaraz eta haurrentzako bi ikuskizun eskainiko dituzte Nafarroako zazpi antzeztokitan, Bira-bira programa berrian. Programa honek familia osoarentzako arte eszeniko profesionalen euskarazko lanak antzokietan taularatzea du helburu

Bira-bira programa berrian parte hartuko duten Nafarroako Antzoki Sareko kideak Agoitz, Bera, Etxarri-Aranatz, Uharte, Irurtzun, Lesaka eta Olazti dira.
Bira-bira programa urte osoan garatuko da, eta bertan  lan hauek parte hartuko dute: Peter Punk (TDiferencia konpainia) eta Titirikontu kontari (Gorakada).

Hona hemen hurrengo hilabeteetako datak: Peter Punk, Beran, urriaren 29an, eta Titirikontu kontari lana, Olaztin (irailaren 24), Etxarri-Aranatz (urriaren 21), Agoitz (urriaren 22), Uharte (urriaren 28), eta Lesaka (azaroaren 5).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button