ARTEA

Eduardo Momeñeren potretak eta fikzioak Iruñeko Contraluz galerian

Retratos, video y ficciones erakusketan, Bilboko egile honek azken urteetako lanak erakutsiko ditu. Batzuk lan zaharren gaineko eszena berriekin osatu ditu. Komuneko gakoa da estudio berean atera direla guztiak, espazio berean. Toki hori erabat erantsi da, hustu, argazkiak ateratzeko.

Erakusketa informala da, ibilbide zehaztugabekoa, argazkiak egiteko asmo soilarekin, irudiak lortzeko xede hutsarekin. Proposamen bisualak dira eta eurekin batera argazkiak ateratzeko plazera antzematen da.
Bideo formatua ere erabili du artistak, argazkizko begiradapetik, argazkiak berak bere translazioa paira dezan. Denbora ez da horretan existitzen.
Irudiak zuri-beltzean dira, tamaina ezberdinetan, grisa guztien eskalarekin, euren arteko elkarrizketa bat sortuz.

Eduardo Momeñe argazkilaria da eta diziplina honen gaineko entseguak ere idatzi ditu. Ikastaro dezente eman ditu bere ibilbide profesionalean. Vogue, Style, AD, Marie Claire edo Elle bezalako aldizkariek hartu dituzte bere lanak.

Contraluz galeriak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button