ARTEA

Jorge Oteiza artistaren figura eta pentsamendua, irudi eta hitzetan

Pasai Donibaneko Victor Hugo Etxean, Jorge Oteiza, Marrazkiak, Estanpak, Hitzak [Eta Eskulturak] erakusketak urriaren 13ra arte luzatu du bere egonaldia.

Pasaiako Udaleko Kultura eta Hezkuntza Arloak antolaturik, artista honen figura eta proiekzioa ez ezik, artistaren pentsamendua ere oroitarazi nahi dituzte erakusketa horrekin.
Felix Maraña kazetari, idazle eta Oteizaren inguruko hainbat libururen egile eta editoreak 2000. urtean Oteizarekin batera sortutako erakusketa da berau, bere sasoian Orioko kultur etxean ikusgai egon zena. Eta orain, Pasai Donibaneko Victor Hugo Etxea bisitatuko du.

“Jorge Oteizaren ikus- eta ahots-aldagaien bitartez, artistaren ibilbide berezia eskaintzen da bertan eta  lehenbiziko aldiz ikus daitezke, euskal artista eta poetaren zenbait marrazki bilduma”.

Hala, euskal eskultorearen hirurogeita hamar marrazkik eta grafiak eta formatu txikiko dozena bat eskulturek osatzen dute erakusketa, eta Arantzazurako egin zuen Pietate Ariketa (1959) lehen proiektua nabarmentzen da bertan, lehen aldiz ikusgai jarri den Aterkia (1966-1967) buztinezko irudi txikiarekin batera. Gainera, beste testu dokumental original batzuk ere ikusi daitezke. “Erakusketa, laburturik, poesiari egindako kantu irmoa, Oteizaren obra bere osotasunean biltzen eta bururatzen duen hizkuntza baita poesia”, Marañaren ustez.

Edonola ere, sormen prozesu ezberdinak ebazten hasi aurreko marrazkiek eta hitzek dute protagonismoa aretoan, artistak 1985 eta 2000 artean egin zituen marrazkiak eta zirriborroek, hain zuzen.

Oraindik baduzue beraz, erakusketa bisitatzeko aukera, Pasai Donibaneko Victor Hugo Etxean urriaren 13ra arte.

Erakusketaren ordutegiak eta gainerako informazio guztia hementxe duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button