LITERATURA

Durangokoaz gain, Liburu eta Disko Azoka Bastidan

Durangoko Azoka da egun hauetan, euskal kultura, literatura eta musikaren panorama zertan den jakiteko tokirik onena, baina ez bakarra. Izan ere, Bastidan Arabar Errioxako I. Euskal liburu eta disko azoka ospatuko da abenduaren 4, 5, 6, 7 eta 8an. Egun horietan guztietan, liburu aurkezpenak, hitzaldiak, film proiekzioak eta abar programatu dituzte.

Gaur bertan zabalduko dira ateak puntako idazle batekin. Gaur arratsaldeko 18:00etan, Toti Martínez de Lezea idazlea izango da bertan Isilpean gordea izeneko lana aurkezteko. Horren ostean Goazen gudariak danok filma ikusteko aukera egongo da.

Hurrengo egunetan, beste idazle batzuk bilduko dira Arabar Errioxako herri horretan, hala nola, Jasone Osoro, Patxi Zubizarreta, Edurne Martínez Mora, eta abar. Antzerkia ere ez da faltako eta Futbolariak eta printzesak izeneko obra ikusi ahalko da.

Non, noiz eta zer jakin nahi baduzue, begiratu hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button