ARTEA

Jesus Pelegriren itsas bestiarioa, Donostian

Jesus Pelegrik (Bartzelona, 1975) Itsas Bestiarioa izenburuko erakusketa paratu du Donostiako Arteko galerian, apirilaren 17ra bitarte. Artista katalanak itsas animaliei buruzko margolanak bildu ditu erakusketan, 70 lan inguru.

Koadrook azken urteotan egin ditu Pelegrik, gehienak paper gainean. Desagertutako espezieak biltzen ditu katalanak bere lanetan, baita espezie ezezagunak ere.

Hala, artistak irudikatutako itsas mundua gauzatu du, bere lanen bidez. Ehundura nabarmenak biltzen dituzten formatu txiki eta ertaineko marrazkiak dira, eta animalien mosaiko herdoilduak osatzen dituzte.
Erakusketa formatu handiko lau oihalekin eta bi eskulturarekin osatzen da.

Pelegri diplomatua da, Bartzelonako Ikus-entzunezkoen Eskolan eta Llotja-ko Diseinu eta Arte Eskolan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu