IKUS-ENTZUN

“Jericó, el infinito vuelo de los días” filma pantailaratuko dute gaur, Donostian

Catalina Mesa zinegile kolonbiarrak 2016an estreinatutako Jericó, el infinito vuelo de los días filma pantailaratuko du gaur Donostiako Kresala zineklubak, Trueba aretoetan, 19:30etik aurrera.

Begoña Pecharroman Ferrer gizarte antropologo eta Farapi kooperatiba elkarteko kideak aurkeztuko du emanaldia. Filma dokumentala da, baina badu fikziotik ere. Jericó herriko emakume nagusiak dira protagonistak. Sentimendu komunaren eta memoria kolektiboaren lotura maisuki jorratzen duen lana da.

Kresala zineklubaren arabera, “Dokumental eta fikzioaren artean, Jericó, el infinito vuelo de los días Jericó herrian, Colombiako Antiquia eskualdean kokatutako herriko emakumeen barne-erretratu bat da. Musikaz eta sentsibilitatez jositako ibilbide honetan, adin eta maila sozial desberdinetako emakume hauen arteko topaketa eta elkarrizketen testigu izango gara”.

Informazio gehiago: kresalazinekluba.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button