ARTEA

"Tierra" izeneko erakusketa paratu du Gonzalo Iribarnegarayk Getxon

Gonzalo Iribarnegarayk badu bidaiak egiteko pasioa ondo erroturik bere baitan. Irteera dezente egin ditu etxetik beste mundu batzuen bila, eta hala, Bostwana, Kroazia, Kuba, Etiopia, Vietnam, Kanbodia, Patagonia edota Egipto herriak zapaldu ditu bere kamara aldean zeramalarik.
Bidaien ostean erreportajeak, erakusketak edota hitzaldiak eman ohi ditu hainbat forotan.
Honetatik guztitik Un mes en Bostwana liburua ere sortu da, baina literaturarekin izan duen kontaktua zabalagoa da, izan ere, Tiempos turbulentos eta Ultramar lanen egilea ere bada.
Rincones del mundo argazki-liburua prestatzen ari da orain, non mundu zabaleko animaliak, pertsonak edota paisaiak biltzen diren.

Getxon Tierra izeneko erakusketa osatu du orain. Bidaia bakoitza esperientzia bakarra eta intrasferiblea da, hezur muinetaraino blaitzen gaituena, eta hor bizitza osorako bizirauten duena. Bidaietan ateratako argazkietan une bereziak biltzen dira, agian berriro ikusiko ez ditugun pertsonak edota paisaiak agertzen dira, eta horiek guztiak, gurekin batera, gure lurra osatzen dute.
Erakusketa honen helburua txoko berezi horietan bizi izandakoa eta ikusitakoa horrelako aukerarik izan ez duenarekin partekatzean datza, hala gure planetan dagoen magiaz eta oparotasunaz jabetu ahal izango da ikuslea.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button