ARTEA

Haritz Gisasolaren margolanak Anti- liburudendan

Bilboko Anti- liburudendan paratu ditu Haritz Gisasolak azken bi urteetan egin dituen koadroak. Orotara 45 akuarela ikus daitezke dendaren hormetan. Paisaiak nagusitzen dira, baina bestelako marrazkiak ere ikus daitezke. Erakusketa zabalik dago ekainaren 15era bitarte.

Gisasola 90eko hamarkadan hasi zen margotzen. Harrezkeroztik, ezagutu dituen hiri eta toki guztietan pintatu du, Eibarren, Cuencan, Lisboan, Berlinen, museoetan, hondartzan eta mendian, besteak beste. “Marraztea eta margotzea nere bizitzaren parte bihurtu dira”, dio artistak.

“Pintzel artean ikasi dut, kolore artean, argi, horma, mihise, libreta artean, museo, liburu eta lagun margo zale eta margo zaleak ez direnen hitzen artean. Ari eta ari, ari eta hausnartu, erratu eta berriz ari, estali, pentsatu gabe ari, beti ikusi gabeko zerbait egin nahirik”.

Pintura mota guztiak atsegin ditu eta Van Eyck, Kippenberger, Goya, Picabia, Ribera, edo Juan Ugalde aipatzen ditu margolari kutunen artean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button