ESZENA

ACT jaialdiaren bigarren egunean ikastaroak hasiko dira

Mugimendu, ahotsa eta interpretazioa dira aurton eskeintzen diren kurtsoetariko batzuk, guztiak kanpoko eskola ezberdinetatik etorritako irakasleek emanda. Parte-hartzaileen zein beste zentzuetako ikasleen formakuntza handitzeko aukera emanaz.

Egun hau, Barakaldo Antzokian emango den Cine y video en el teatro ikastaroarekin hasiko da. Bi eguneko iraupena du eta Nak Hyun Kang, Seulen jaio, baina Londresen ikasi eta lan egin duen artista bisual korearrak emango du. Gaur egun, Seulko Duri Danza Teatro eta Foyer arte anitzeko zentroko zuzendaria da. Eskola mintegi bat Cine para las performance teatral izenduna emango du 12:00etan.

Barakaldo Antzokian ere, Australiako WAAPA eskolako andereño eta koreografa den Reyes de Larak Movimiento: Entender nuestro cuerpo bi eguneko iraupena duen kurtsoa emango du.
Meritxell Checa, ospe internazional handiko dantzari eta koreografoak, Pina Bauschekin batera Wuppertal Tanztheater konpainian bizi izan zuen esperientziaz eta lanaz hitz egingo du.

ACT sortzaile berrien laguntzaile izaten jarraitzen du,eta horregatik Lanak Lehiaketara atala (eszenikoak zein bideo-dantza lanak) jaialdiko atalik garrantzitsuena bihurtuko da. Aurten sari gehiago eta aipamen bereziak daude lan onenentzat.
18:00tan Kafe Antzokian, lan laburren lehiaketarekin jarraituko du ekimenak, LaburrACT, Korea, Portugal, Barcelona, Italia, Alemania edo Gazteiztik etorritako artisten diziplina ezberdinetan landutako lanak ikusteko aukera. Afarien ostean, 22:00etan, eszenatoki berdinean, lan labur gehiago ikusi ahal izango dira.

ACT-Arriagak LaburrACTeko lani onenari ematen dion 3000eurotako sariaz aparte, aurten lanek eskuratu ditzaketen sari berri batzuk daude. ACT-Arriaga sariak, sari ekonomikoaz aparte, lan irabazlea Arriaga-BBK aretoko egitarauan leku bat izango du. Bestalde, LaburrACT-ek, aportzio ekonomiko bako aipamen bereziak egingo ditu.
Gaur hau guztia, eta bihar gehiago!

ACT-k bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button