ARTEA

Koloreen aniztasuna Echeberria arte galerian

Donostiako Echeberria arte galerian, Udaberria 2012 izeneko erakusketa paratu da ekinaren 16ra arte. Amador P. Calvet, Juan Roldan, Jose Luis Alguacil, Javier Saenz Pedrosa, Roberto Alberto eta Manuel de Gracia dira, besteak beste, beren lanak paratu dituzten artistak.

Margolanetan denetarik ikusi ahalko da. Alde batetik, Amador Calvetek Soriako lautadetako paisaiak jaso ditu, urteko sasoietako argitasun intentsitate ezberdinez zipriztinduta. Juan Roldanen paisaietan ostera, Guadalquivir aldeko tokietako lasaitasuna islatu da. Javier Saenz Pedrosak mendi aldera egin du zenbait lanetan, Palentziako toki ezberdinak erakutsiz. Jose Luis Alguacilek errealismoaren aldeko apustua dakar eta hala, loreak, sakoak, elurra eta beste hainbat kontu plasmatu ditu. Manuel de Graciak inpresionismoaren ildotik dator eta udazkeneko eta udaberriko paisaiak pintatu ditu; eta azkenik kuriosoena, Robero Alberto, honek taxiak pintatzen baititu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button