ESZENA

“Jainko Basatia” lana gaur, Santurtziko Serantes Kultur Aretoan

Txalo Produkzioak taldeak Jainko Basatia lana eskainiko du gaur berton, otsailaren 1ean, Santurtziko Serantes Kultur Aretoan. Mikel Losada, Aitziber Garmendia, Tessa Andonegi eta Andoni Agirregomezkorta dira Begoña Bilbaok zuzentzen duen obraren protagonistak.

Jainko basatia (Le Dieu du Carnage jatorrizkoan) Yasmina Reza antzerkigile frantsesaren komedia dramatikoa da. Bi bikote ezkondu elkartzen dira euren seme-alaben arteko liskarrak konpontzeko asmotan; izan ere, bikote baten semeak besteari eraso egin dio. Giza-legez eta edukazio handiz abiatu den bilerak beste bide bat hartuko du, elkarri kristorenak eta bi esaten hasten direnean, bata eta besteen frustrazio eta miseriak azalduz.

Protagonistak honelakoak dira: Ane, (Aitziber Garmendia) Alexen emaztea da eta banku baten egiten du lan. Emakume lasaia dirudi, baketsua, alkoholaren aparretan murgiltzen den arte. Alex (Mikel Losada) arrakasta handiko abokatu gaztea da, zintzoa, burlatia, zuzena eta mugikorrik izan ezean, galduta dabilen horietakoa. Manu (Andoni Agirregomezkorta) Veronikaren senarra da. Burdingilea, gizon lasaia eta emaztearen gonapean bizi dena, bileran zehar lehertzen den arte. Emaztearen kontra egingo du bere alderdi ilun eta arranguratsuak erakutsiz. Veronika (Tessa Andonegi) kultura handiko etxekoandre aurrerakoia da. Trago pare bat hartuz gero itxuraldatu eta erresumindu egiten da, bere frustrazio guztiak azaleratuz.

Ikuskizunak arrakasta handia eduki zuen Frantzia, bai eta Londresen, New Yorken, eta Hegoamerikan ere.  Antzerki obra hau 2007ko urtarrilean argitaratu zen eta Parisen egin zen estreinaldia, 2008ko martxoan. 2008an Londonen estreinatu zen eta Ralph Fiennes aktore ezaguna izan zen hartan protagonista. Estatu espainiarrean 2008ko urrian azaldu zen antzezlana, Madrilgo Alcazar Antzokian antzezle aski ezagunen eskutik.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button