MUSIKA

Bilboko Musika-Música jaialdia martxoko lehenengo asteburuan izango da

Bilboko Udalak antolatutako Musika-Música Jaialdia martxoaren 3, 4 eta 5ean egingo da Notak & Letrak izenburupean. Guztira 70 kontzertu baino gehiago antolatu dira jaialdian. Egun horietan haizatuko den musikak izen asko oroituko ditu: Beethoven, Liszt, Chaikovski, Purcell, Schubert, Schumann, Bizet, Strauss edo Marais musikagileak, eta Byron, Virgilio, Goethe, Ibsen, Ovidio, Cervantes, Shakespeare edo Tolstoi literaturagileak.

Nazioarteko izaera duen ekitaldi honek, bere hogei urte baino gehiagoko historian, Bilbo musikaren agertoki handi gisa kokatzen lagundu du, “kulturaren erdigunea izango baita, musika klasikoaren Europako hiriburua 70 emanaldi baino gehiagorekin, 1.400 musikarirekin, 800 profesionalekin eta geografiako hainbat tokitako 600 ikaslerekin, Kontserbatorioetako ikuslego, profesional, amateur, familia, haur eta ikasle guztiak konkistatzeko pentsatutako programa paregabean”.

Aurtengo interpreteen artean, aurten, lehen aldiz, Vienako Haur Kantariak, Budapesteko Anima Musicae Ganbera Orkestra, Israelgo Ganbera Orkestra, Ensemble Masques, 5+1 biolontxeloen Ensemblea, Mandelring, Atenea Quartet, Signum Quartet eta Messiaen hirukotea, Rafael Adobas txirulari gaztea eta Steven Lin pianojolea hartuko ditu Jaialdiak.

Martxoaren 3an, 19:00etan, Arriaga antzokiak William Shakespeare-k idatzitako antzezlanean inspiratutako Felix Mendelssohn-en El sueño de una noche de verano kontzertua hartuko du, eta ekitaldi horrekin hasiera emango zaio jaialdiari.

Programazio guztia Musika-Música Jaialdian kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button