MUSIKA

Atzekabe talde bizkaitarrak lehen diskoa plazaratu du

Basauriko Atzekabe taldeak Gure bidez izenburuko lan kaleratu du. Taupaka Elkartearen aburuz, “estilo ezberdinetako bederatzi abestiz osatuta dago lana eta indar asko izateaz gain, ezusteko bat aurkitu daiteke bere barnean”.

Hala, laukoteak erritmo dantzagarriak eta gogorragoak uztartzen ditu; hots, trikia eta rocka. “Taldearen ezaugarri den rock estiloa nabari da lan honetan, betiere, filosofiatzat duten trikitixa gailentzen da”.

Diskoak bonus track-a darama, “sorpresa hunkigarri bat”: Eduardo Etxebarria Piti-ri omenaldi txiki bat, trikitixa eta panderoa bakarrik erabiliz.

Informazio gehiago: taupaka.eus.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button