ARTEA

Birpentsatzeko materialak

Bulegoa z/b taldeak Itziar Okariz. Materialarekin lan egitea ikerketa-taldean parte hartzeko deialdia egin du. Otsailaren 7tik 21era zabalik izango da.

Ekimenean Itziar Okarizek bere artxiboko materialak zabaltzea proposatuko du, izan ere, material batzuk baztertuta geratu ziren, eta ez ziren jendaurrean inoiz ere aurkeztu. Hortaz, ikerketa-taldeak material horiek (eskulturak, argazkiak, bideoak, audioak, marrazkiak) hartu eta birpentsatuko ditu, “jatorrian gertatu ziren une eta egoera desberdinetatik” abiaturik. Horren ondorioz, ikerketa-taldeak “hiru hamarkadatan garatutako praktika artistikoan sortutako materialen bizitasuna” ikertuko du. “Ekonomia printzipio bereizgarritzat duen praktika bat da, zeinuen eta erreferentzien katalogo mugatu batean behin eta berriz errepikatzea eta itzultzea”.

Ikerketa-taldean parte hartzea eskatzeko, datu pertsonalak, curriculum laburtua, eta motibazio-gutuna bidali behar dira Bulegora z/b-era. Ikerketa-taldean gehienez 10 pertsona bilduko dira eta urte osoan sei aldiz bilduko da.

Bulegoa z/b taldeak honela definitu du Itziar Okariz artista: “Haren lanaren bereizgarria da subjektu gisa definitzen gaituzten ikurren ekoizpenari eta hizkuntzari buruzko ekintzak egitea”.

Informazio gehiago, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button