MUSIKA

“Ahots Zerutiarrak”, edo Bilbao Arte Sakratua musika zikloa

Apirilaren 9tik 13ra, BAS-Bilbao Arte Sakratua musika-zikloaren aurtengo edizioa egingo da Bilbon, Ahots Zerutiarrak izenburuarekin. Bilboko Udalak antolatzen duen musika-zikloaren 18. edizioa izango da aurtengoa, eta bertako Sozietate Filarmonikoan egingo da. Kontzertuak 19:30ean izango dira.

Beste behin ere, Udalak zuzeneko arteen eta musikaren aldeko apustua egingo du, bost kontzertu eskainiko dituen egitarau batekin. Bost kontzertuok ibilbide luzeko talde erreferenteen eskutik gauzatuko dira, eta errepertorioan ahotsak protagonismo handia izango du.
Parte hartuko duten taldeak honakoak dituzue: Ensemble Diderot, Nordic Voices, Ludovice Ensemble, Propitia Sydera eta Les Arts Florissants-William Christie.

Bilbao Arte Sakratua musika zikloak egunero programatu du emanaldi bat 19:30etik aurrera, ospe handiko musikariekin (bertokoak nahiz nazioartekoak).

Asteburu honetan, apirilaren 9an, izango da lehen hitzordua, Frantziako Ensemble Diderot ganbera-musikako taldearekin. Taldeak ganbera-musika barrokoaren errepertorioa arakatzen eta jotzen du.
Eta igandean, apirilaren 10ean, Nordic Voices taldearen txanda izango da. Talde horrek  Lamentation-Consolation izeneko kontzertua eskainiko du.

Eguenez eguneko programazioa hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button