ESZENA

PUAJ! Pasaiako Umorezko Antzerki Jardunaldiak

Pasaiako Umorezko Antzerki Jardunaldiak, PUAJ!, urriaren 20an abiatuko dira, eta 29ra bitartean luzatuko dira, barregura sortarazteko proposamen askorekin.

Asteburu honetan abiatuko dira ikuskizunak, eta 20an, izango da lehen zita Ezezagunok taldearekin. Bere proposamena Exacticamente Diversa Pasai Donibanen ikusi ahalko da 19:00etan hasita. “Lewis Carrolen Alizia Herrialde Miresgarrian obratik abiatuta, Exacticamente Diversa, nork bere mugak gainditzeko barne-bidaia bat da. Gertaerak, pertsonaia faltsu edo errealak, bizitzan bezala haien existentziari zentzua bilatzen saiatzen direnak. Esperientziaren bidez, labirintoari irtenbide bat ematea: Ekintzek eta ametsek zentzua hartzen dute.”

Urriaren 21ean, Cia Barsantik Legea gu gara lana egingo du Pasai Antxoko Biteri plazan. “Publikoa plazara hurbilduko da, eta erdi-erdian furgoneta susmagarri bat aurkituko du. Sergio eta Erramun plazara iritsiko dira bertan ospatuko den legez kanpoko botiloia ekiditeko. Baina iristean, amaiezina bihurtuko den abentura batekin egingo dute topo.”

Azkenik, igandean, Nunca he estado en dublin pieza ikusteko abagunea izango da Pasai Donibanen, Juanba Berasategin, 19:00etan hasita. “Amesti familia Eguberri gaua ospatzeko bildu da, baina aurtengoa berezia da. Elena, hiru urtez ikusi ez duten alaba gaztea, Londresetik itzuli da azkenean. Baina ez dator bakarrik, Cindyrekin dator, bere neska-lagun irlandarrarekin. Ordea, inork ez du espero Cindy pertsonaia ikusezina izatea.”

Datorren asteko antzezlanak honako hauek dituzue: Zirkotxosko taldearen Oh-Pera (urriak 27),  Coriolis taldearen Manual (urriak 28) eta Khea Ziather taldearen Winona & Grace (urriak 29). igandea

Pasaiako Umorezko Antzerki Jardunaldien gaineko xehetasun guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button