MUSIKA

Bilbao BBK Live inguruan, “Bereziak Zikloa” prest

Bilbao BBK Live jaialdiak Bereziak Zikloa programatu du Kobetamenditik jaialdia hiriaren bihotzera hurbiltzeko xedez, uztailaren 7an, 8an eta 9an.

Kontzertuak oso bereziak izango dira. Lehena Bilboko Koral Elkarteak, uztailaren 5ean, Campos Antzokian egingo duena izango da. Taldeak, Urko Sangronizen zuzendaritzapean, Bilbao BBK Live festibala eszenatokiaren gainetik pasa diren hainbat taldeen doinuak abestuko ditu: Arcade Fire, Pixies, Foals, Metallica, Depeche Mode…

Bilbao BBK Live 2016 jaialdiari hasiera emateko, uztailaren 7an, kontzertu sorpresa bat eskainiko da BBK Salaren parean, 13:30ean. Uztailaren 8an, honako talde hauen emanaldiez gozatzeko aukera izango da: Nudozurdo (Erribera), John Berkhout (Areatza) eta Soleá Morente (Albia lorategia) flamenkoaren eta pop-rockaren fusiorik onena ekarriko duena. Egun horretako kontzertu akustikoa Havoc-ek eskainiko du Residence aretoan.

Larunbatean, uztailaren 9an, McEnroe (Erribera), León Benavente (Areatza) eta Juventud Juché-ren (Albia lorategia) lanak entzuteko aukera izango da. Beste aldetik, Santi Camposek, Amigos Imaginarios taldeko kide ohiak, kontzertu akustikoa eskainiko du Singular tabernan.

Bilbao BBK Live Bereziak zikloa Marzana tabernaren terrazatik ere igaroko da, eta hor, hiriko DJ mitikoek arratsaldeak girotzeko saioak eskainiko dituzte uztailaren 7an, 8an eta 9an.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button