ESZENA

Forma eszeniko berrien nazioarteko topaketa, Alondegian

Maiatzaren 18tik 31ra bitarte 3, 2, 1. Forma Eszeniko Berrien Nazioarteko Topaketa izeneko jardunaldiak egingo dituzte Bilboko Alondegian. Sortzaile eszenikoei zuzendutako programa honen hiru edizio egingo dira: 3 (2013an), 2 (2014an), eta 1 (2015ean).

Programak performancea, dantza eta antzerkia bilduko ditu.“Hiru diziplina horiek elkarri lotuta daude, beste arte batzuekin ere badute zerikusia, eta modu desberdinean proposatzen dituzte gaiak, kontzeptuak eta sinergiak”.

Hala, egun horietan esperimentaziotik gertu dauden, eta ikuspegi berritzaileak eskainiko dituzten askotariko obrak izango dira ikusgai. “Kontua da esperimentazioan aritzea, berritzea, kritikoa izatea, aurkeztea eta irudikatzea. Gizon nahiz emakume, sortuberri zein finkatua izan, sortzaile hauek beren proposamenak aurkeztuko dituzte konbentzionala ez dena abiaburutzat hartuta”. Taldeko ikuskizunak, antzezlanak edota hamar minutuko proposamen artistikoak izango dira, besteak beste.

“Live Art bezalako kontzeptuak, Low Technology, antzerki fisikoa, ahots-inprobisazioak, live-cinema, High Technology, esku-hartzeak gune publikoan edo iraupen gutxiko arkitektura”. Beti ere, ikuslea izango delarik protagonista nagusia.

Hala, programaren lehenengo egunean, maiatzak 18, Guillen Mont de Palol eta Jorge Dutor artistek Eta Zergatik John Cage? lana aurkeztuko dute 20:00etan Bastida Aretoan. Diskurtso zehatzeko esanahiari eta soinuari buruzko performancea da. “Ez dugu esangurarik eskaini nahi, gure helburua esangura kentzea delako. Horrela, bada, sentipenen, harremanen, pertzepzioaren eta gorputzaren arloan barruratuko gara”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button