ARTEA

Asiako ehungintzako langileen aldeko proiektua, Gasteizen

Arropa Garbia Kanpainatik abiatuta, SETEM Hego Haizea erakundeak Asiako ehungintzan lan egiten duten langileek jasaten duten giza eskubide urraketen inguruan sentsibilizatzeko Harimakila proiektu artistikoa ondu dute.

Proiektua gaur, abenduak 12, inauguratuko da Gasteizeko Montehermoso Kulturgunean, eta Instalazio Interaktibo batean gauzatuko da: “Gasteiz hiriko hondakinak berrerabiliz eta Asiako lantegien egoera eta egituran inspiratua sortuko da”.

Erakusketa 2014ko urtarrilaren 12ra arte egongo da zabalik. “Hartara, ikusleek Asiako ehungintzan lan egiten dutenen bizi-baldintzak sentitu ahal izango dituzte”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button