ESZENA

Antzerkia proposamenak babesteko, “Zubi” proiektuaren deialdia

Zubi proiektua, euskal antzerkiko lan bat aurrera eramateko sortzaile edo konpainia bati laguntzeko tresna da. Aurten laugarren deialdia bideratu da.

Hasierako deialdian Dxusturi Teatroaren Konpota antzezlana babestu zuten Zubi proiektuaren antolatzaileek; gero Lauka Teatroaren Amodioaren Ziega, eta azkenik, herriz herri dabilen Beheko Larraineren Atte Hil Aurretik izan zen hirugarren deialdian babesgarri suertatu zen antzezlana.

Durangoko San Agustin Kulturguneari, Kultur Leioari, Iparraldeko Euskal Hirigune Elkargoari, Zornotza Aretoari, Elorrioko Arriola Antzokiari, Zumaiako Aita Mari Antzokiari eta Artedramari, Hendaiako Mendi Zolan Kulturgunea eta Kulturaz Azpeitiako Kultur Kooperatiba batu zaizkie bide honetan. “Kide guztiok, ekoizpen prozesuan zehar hautatutako antzezlanaren beharretara egokitutako laguntza eskaini eta gure espazioetan emanaldi bana lotzeko konpromezua dugu. Hastapen prozesuan dauden aretoko eta formatu txiki edo ertaineko proposamen artistiko berritzaileen bila gabiltza, testua duten kasuetan, euskaraz izango dutenak”.

Sartu www.zubi.eus atarian, ikusi oinarriak, eta bidali zure proposamena azaroaren 30 aurretik!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button