ESZENA

“Auzokideak” antzezlana FETEN azoka handian

Euskal Herriko Panta Rhei antzerki taldearen Auzokideak ikuskizuna ikusi ahalko da FETEN Umeentzako Antzerki Arteen Europar Azokan, izan ere, azoka honek lan hau aukeratu egin du aurten. Gijoneko Institutu Zaharra Kultura Zentruan hiru saio taularatuko ditu Panta Rheik datorren otsailaren 25ean.

Haurrak dira protagonistak Auzokideak antzezlanean. Gaur egungo gizartearen aniztasuna agerian uzten dute. Izan ere, Auzokideak antzezlana Eginaren Eginez Arabako Gutxitu Fisiko Pertsonen Elkartearen Auzokideak-Compañeros de Barrio proiektutik sortu da eta Panta Rheik itxura artistikoa ematen dio.

Euskal antzerki-talde honek esan duenez: “Gure ibilbide horretan ikusleekin elkartzeko eszenategi berriak ezagutu nahi genituen, antzezle-txotxongilo harremanean ikertuz. Fantasiaren eta errealitatearen eta umearen eta helduaren arteko loturari begi berriekin begiratu nahi dugu. Muga berriak zabalduz, eta senaren eta arrazoiaren arteko eta utopiaren eta aktibismo sozialaren arteko mugak bultzatuz”.

Hortaz, Gijonetik bazabiltzate, aukera paregabea duzue antzerkiari dedikaturiko azokarik handienaz gozatzeko eta Auzokideak antzezlana ikusteko.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button