MUSIKA

Irazi noise-rock taldeak lan berria argitaratu du

Irazi noise-rock hirukoteak Orratzak izenburuko bigarren lana argitaratu du. Diskoak oinazearen inguruan ardazten diren zazpi doinu biltzen ditu. Irazi Irungo Mono izeneko musikariaren egitasmoa da, 2003an eratua.

Irazik 2013an plazaratu zuen Ezpalak izenburuko lehenengo lana, eta orain, disko horren izenburutik izena hartu duen diskoetxearen bidez,  Orratzak agertu da. “Monok osotasunean bere kabuz landu eta grabatutako disko berria atera du, musikalki sotilagoa, baina ahotsaren aldetik landuagoa dena”.

Diskoan tentsio handiko giroak nagusitzen dira, tarteka pasarte lasaiagoak ere ageri diren arren. Hala, Iraziren proposamena noise-rock ilunaren eta post-hardcore pisutsuaren artean kokatzen da.

“Musikari ezberdinek parte hartu dute gaur arte Iraziren zuzeneko kontzertuetan. Oraingoan, Arkaitz arituko da baxua jotzen eta Ibaik joko du bateria, Monok ahotsean eta gitarra jotzen jarraituko duelarik”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button