ARTEA

Sara Morante ilustratzailearekin solasean

Euskal Irudigileak elkarteak Sara Morante (Torrelavega, Cantabria, 1976) ilustratzailea ekarriko du Donostiako Elkar liburu-dendara izango da ekainaren 7an.

Morantek Euskadi Ilustrazio Saria jaso zuen 2012an Vswvolod Garshin idazle errusiarren Flor roja ipuin gotikoan egindako lanari esker.

Espainiako makina bat argitaletxeren liburu-azalak ilustratu ditu Morantek, eta prentsan eta publizitatean ere aritzen da. Donostian izango den solasaldian bere ibilbide profesionala eta bere lan garrantzitsuenen lan prozesuak izango ditu aztergai. Bertaratuko diren lagunen galderak ere erantzungo ditu.

Kantabriar artistaren beste lan azpimarragarri batzuk ondokoak dira: de Fabrice Gaignault idazlearen El Diccionario de Literatura para Esnobs, eta H.C. Andersen-en Los zapatos rojos.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button