ARTEA

Aluminiozko proposamenak Aitor Ruiz de Eginoren eskutik

Erakusketa bitxia antolatu du Aitor Ruiz de Eginok Arabar Errioxan kokaturik dauden Fernandez De Pierola upategietan. Giro higieniko horretan aluminiozko proposamen artistikoak bildu ditu egileak.

Aluminiozko eskulturak eta aluminioan margotutako koadroak dira Aitor Ruiz de Eginok Arabar Errioxan dauden Fernandez De Pierola upategietan paratu dituen obrak.
Abuztu bitartean ikusi ahal izango dira lan artistiko hauek upategia bisitatzerakoan. Gastronomia eta artea elkarturik agertuko dira abagune honetan, ardotegiaren usain gozoaz horniturik.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button