ESZENA

Unibertsitateko Bizkaiko Campuseko programazio kultural guztia BilBAK programari esker

Programa honetan, teoria eta praktika bateratzea helburu izango duten jarduerak eskainiko dira, mintegien eta hitzaldien bidez, alde batetik, eta ikuskizunen bidez, bestetik. Batzuetan publiko oso berezituari izango dira zuzenduta eta beste batzuetan publiko zabalagoari. BilBAK programazioaren beste ezaugarri bat da hiriko beste eragile kultural batzuekin lankidetzak ezarriko dituela. Lehenengo hiruhilekoan jarduerak egingo dira Rekalde Aretoan, Hika Ateneoan, San Frantziskoko Auzo Etxean, Alhóndigan eta La Fundicion aretoan.

Lehenengo hiruhilekoan gorputzen kontzeptua landuko da, hau da, gaur egun pentsatzeko eta giza gorputza irudikatzeko dagoem modua. Gai honek nolabaiteko jarraipena ematen dio aurreko programazioari; han dantzak eta antzerkiak pisu handia zuten, baina oraingoak hitzaldi eta mintegi teorikoak eta teoriko-praktikoak ere barne hartzen ditu, dantza garaikide, antzerki, performance artistiko eta zinema ikustaldiez gain.

Piezak aurkeztuko dituzten koreografo eta egile batzuek hitzaldiak eta mintegiak ere emango dituzte. Serbiako Sasa Asentic koreografoak eta Ana Vujanovic teorialariak gorputz pribatuaren eta hori kokatzen den testuinguru publiko eta politikoaren arteko artikulazioari buruzko hiru eguneko tailerra (abenduaren 13tik 15era) eta My Private Biopolitics emanaldia (La Fundicion aretoan, abenduaren 11n eta 12an) eskainiko dituzte.
Eta beste aldetik, Maria Ptqk komisario independentea bioteknologiaren eta artearen arteko harremanei buruzko Soft power programaren arduraduna da. Mariak berak eta teknosexualitateari buruz hitz egingo duen Beatriz Preciado filosofoak emandako mintegi teorikoak, New Yorkeko subRosa talde berriak eskainitako tailer praktikoak (azaroaren 2tik 5era; performancea azaroaren 6an, Rekalde aretoan), Itziar Ziga idazlearen eta Ignacio Mendiola akademikoaren hitzaldiak; eta performanceak eta zinema proiekzioak, esaterako, nerabe hermafrodita bati buruzko XXY filma (urriaren 23an, Alhóndigako Golem zinema aretoetan).

Guztira zazpi tailer ezberdin eskainiko dira; horietako lau arte eszenikoetakoak eta beste hirurak Soft power programaren barrukoak, dagozkien film, hitzaldi eta performanceekin (hiru dantza emanaldi eta antzerki emanaldi bat). Tailerretan parte hartzeko matrikula epea oraindik irekita dago. Programazio guztia Bilbon gauzatuko da, Leioa-Erandioko Areto Nagusian aurkeztuko diren bi dantza ikuskizun eta antzerki ikuskizun bat izan ezik: Dejabu, Le petit thèatre de pain & Artedrama taldeen Errautsak (azaroaren 24an); Ion Munduateren Astra Tour (urriaren 27an); eta Ember eta La Macana taldeen Double Track (abenduaren 1ean).

EHU-k bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button