ARTEA

Pedro Salaberriren erakusketa berria inauguratuko dute bihar Espacio Marzana galerian

Pedro Salaberria (1947, Iruñea) Iruñeko Arte eta Ofizioen Eskolan ikasi zuen eta hainbat pintore ezagun izan zituen ikaskide, tartean, Mariano Royo, Juan José Aquerreta, Luis Garrido, Joaquín Resano edo Pedro Osses.

Margolari nafarrak argiak eta atmosferak bikain kontrolatzen ditu bere artelanetan. Horrez gain, forma esentzialak erabiltzen ditu, batzuetan matrize geometrikoko formak hain zuzen. Guzti horri esker, bere koadroetan ordena eta sentsibilitatea nagusitzen dira. Kolore lauak, oreka, konposizioen armonia, eta horizonte zabalak dira bete koadroetako ezaugarri batzuk. "Naturaren etengabeko fluxua" irudikatzen du Salaberriren obrak. Erakusketa honetan paisaiak nabarmentzen dira; besteak beste, Unzue, Kantabria, edo Biarritzeko txokoak ageri dira pinturetan.

Espacio Marzanak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button