ESZENA

Ertza konpainiaren ikuskizun berria: “Hariak”

Ertza konpainiako kideak Hariak ikuskizun berria lantzen ibili dira azkenaldi honetan. Asteburu honetan, Gazteszenan (Egia K.E.), lan horren estreinaldia egingo dute. Igandeko saioa euskaraz izango da.

Asier Zabaletak zuzendu duen ikusgarri berri honen barruan literaturak ere badu bere txokoa, izan ere, Harkaitz Canoren eta Joseba Sarrionandiaren testuak erabiliko dituzte. Horretaz gain, txotxongiloak eta dantza ere uztartuko dira.

Donostia Kulturaren arabera, “Hariak istant batean bizitza osoa sostengatzen zioten hariak hautsi eta hutsetik hasi beharrean aurkitu den jendearen esperientziez osatutako antzezlan diziplina anitza da. Benetako jendearen benetako istorioak. Askotan pausoz pauso, etxe bat adreiluz adreilu eraikitzen den bezala, nolabaiteko ziurtasuna ematen digun bizitza bat eraikitzen dugu, edozein momentutan dena pikutara joan daitekeela kontuan hartu gabe. Eta hain zuzen ere, dena hankaz gora jartzen den momentu zehatz horietan bakarrik ohartzen gara bizitzaren ahuleziaz”.

Ertza konpainiako dantzariak Natalia de Miguel, Thiago Luiz Almeida, Caio Henrique de Souza, María Andres eta Claudio Rojas dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button