ARTEA

“Aurpegi beltzak” Grip Face artista urbanoaren proiektua ikusgai Bilbon

Grip Face artistak BLACK FACES proiektua inauguratuko du gaur Bilboko SC Gallery-n, hiri-artean aditu Jordi Pallarès komisarioarekin lankidetzan. Arte urbanoko egitasmoa da: Palma, Napoles, Bartzelona eta Amsterdam hirietan garatu den esku-hartze artistikoa da, zeina Bilbon amaituko den. Erakusketa zabalik egongo da 2017ko urtarrilaren 20ra arte.

BLACK FACES proiektuaren bitartez, artistak erretratuaren kontzeptu popularra berrikusten du, bere ikuspegi pertsonaletik abiatuta, eta ikonografia ofiziala desafiatuz. SC Gallery-ren arabera, “herritarren potreta eskuzabalak eta adierazkorrak dira, zeinak artistak espazio-publikora itzultzen dituen, gizarte-itzulera bat jasoko duen itxaropenarekin”. Hala, hainbat formatutako eta teknikarekin egindako originalak bilduko dira, bai eta paperean egindako potreten serie bat ere, “egitasmoaren ildo artegagarrienaren dokumentazio grafiko eta piktoriko gisa”.

Artelanez gain, material dokumentala ere izango da ikusgai aretoan: argazkiak, bideoak… horretaz gainera, eta proiektu beraren baitan, Grip Facek Aurpegi Txarrak izenburuko partaidetza-egitasmo bat garatuko du herritarrekin, bai eta esku-hartze bat ere Bilboko gune publikoan.

Palmako artista da Grip Face, eta 13 urterekin hasi zen hiri-inguruetan esku-hartzen. Gero, graffitiaren esparrura egin zuen jauzi, eta urteetan hainbat proiektu burutu ditu, goitizenpean. Sua Rua egitasmo kolektiboan ere aritu da. Bere obran askotariko eraginak antzematen dira, tartean, ilustrazioa, lengoia grafikoagoak, baina baita kontzeptualagoak ere.

Informazio gehiago: scgallery.es.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button