IKUS-ENTZUN

Kolonialismo ondoko ikuspegiak

ARTIUMek emakume zinemagileen kolonialismo ondoko ikuspegiaren inguruko zinema zikloa aurkeztuko du. Alderdi subjektiboaren 2. Programa, gaur inauguratuko den Regina José Galindoren Oilo ipurdia erakusketaren inguruan antolatu da.

Gasteizko Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoak, emakume zinemagile batzuen kolonialismo ondoko beren ikuspegia jasotzen duten, eta mendebaldeko modernotasunak ezarri duen iruditeria menderatzaileren inguruan kritikoki gogoeta egiteko dokumental eta film laburren sorta eskainiko du.

Bermihiztatzeak Alderdi Subjektiboa zinema zikloaren bigarren programa da eta Regina José Galindoren Oilo ipurdia erakusketaren testuinguruan antolatu da. Urtarrilaren 28tik (larunbata) otsailaren 5 arte (igandea), bederatzi pelikula proiektatuko dira bost saiotan banatuta.  Gaur, gainera, 20:00etan artistak performance bat egingo du inaugurazioan eta hurrengo egunean, urtarrilaren 28an, larunbata, 12:30ean erakusketaren inguruko alderdi batzuei eta besteei buruz arituko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button