ESZENA

"Hurbiltasun Antzokia" programa urtarriletik apirila bitartean

Hurbiltasun Antzokian programan jatorrizko eta abangoardiako ikuskizunak eskainiko dira Bilboko Kale Nagusiko BBK Salan, eta helburua, nola ez, Bilboko eskaintza kulturala osatzea da; era berean Arriaga Antzokiaren 2010-2011 ekitaldiaren programazioaren osagarria izango da.
Ekoizpen propioak eta formatu ertain eta txikiko ikuskizunak eskainiko dira genero guztietan. Guztira, bigarren edizio honetan, 14 ikuskizun eta Clown Ikastaro bat eskainiko dira, urtarrilaren 28tik hasi eta apirilaren 16ra arte.

Urtarrilaren 28an hasiera emango zaio programazioari Tanttaka Teatrok ekoizturiko No me hagas daño izeneko lanarekin. Aipaturiko areto honetatik Las Txirenitas, Antonio Machadoren omenezko errezitala, Angelhada, Nuria Espert aktorean antzezturiko La violacion de Lucrecia, Jung Bo Kyung dance project, Banalites y Vianalites, edo Gaitzerdi Teatrok egingo duen Euria esan eta Euria erortzea bezalako lanak ikusi hala izango dira.

Noiz eta zer ikusteko ekimenaren webgunera jotzea duzue onena.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button