ARTEA

Gizonezkoei egozten zaizkien rolak

Jaime Eguaras Roak Larruazalpean. Itzulpenak eta disonantziak izeneko erakusketa abian du Iruñeko Ziudadelako Labea aretoan, maiatzaren 15era arte.

Erakusketa gizonezkoei egozten zaizkien rol soziokulturalen inguruan bost hilabetez lan egin, aztertu eta zalantzan jarri ondoren sortu da. Eta sortu ere salaketa moduan, izan ere, “gizonen “gelditasuna” salatzen da gizartean gertatzen ari diren aurrerapenen aurrean, mugimendu feministarekin eta aldaketa bilatzen duten beste gizarte-ekintza batzuekin kontrajarrita.”
Eta horretarako, erakusketa honetan bere larruazala jartzen du modu metaforikoan, bere gorputza biluzten du, eta beste aldetik, “egungo gizartearen eta berdintasunezko gizarte baterako oinarriak ezartzen dituen hezkuntza-sistemaren ikuspegi kritiko eta batere atseginetik egiten du, klixerik eta estereotiporik gabe.”

Erakusketan makina bat sorkuntza ikus daitezke, argazkigintza, eskultura, eta ikus-entzunezkoak.  Eta diziplina horietan “artista modelo bihurtzen da, bere burua hainbat egoeratan islatuz, pertsonaia ezberdinak gorpuztuz, autorretratuak sortzeko asmorik gabe, maskulinitatearen arketipoen irudikapenak baizik”.
Estereotipoak irudikatzeko lan bikaina egin du artistak, oroitzapenetara joz eta hein berean bertatik sortutako fantasia berriak sortuz.

Eguaras Arte Ederretan graduatua da Euskal Herriko Unibertsitatean. Kritikoa da gizartearekin, eta bere sorkuntzetan maskulinitate-ereduak eta migrazio-politikak aztertu egin ditu.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button