ESZENA

Antzerkiaren Nazioarteko Eguna ospatuko da Bilbon

Martxoaren 27an eta 28an, Bilbok bat egingo du Antzerkiaren Nazioarteko Egunarekin. Hala, egun bi horietan izango da zer ikusi Bizkaiko hiriburuan:  Vamos a contar mentiras toda la vida  komediaren estreinaldia, eta Pabilioi 6ko eszenatokian egingo den Match antzezpen inprobisazio emanaldia.

Martxoaren 27ko jardunaldia Antzerkiaren Nazioarteko Egunaren Adierazpenaren Irakurketarekin hasiko da eguerdian. The Funes Troup konpainiak irakurriko du adierazpen hori. Irakurri aurretik, konpainia horrek zirkuko bi ikuskizun eskainiko ditu.

Der Productions-ek ekoiztutako Vamos a contar mentiras toda la vida antzezlanaren protagonistak, berriz, Galder Perez eta Lander Otaola dira. Bi aktoreek Pabiloi 6 aretoan antzeztuko dute obra hori martxoaren 27an, 20:00etan. Bi pertsonaiak antzoki batean elkartuko dira, komunean zer duten jakiteko asmoz. Laster ikusiko dute oinarrizko bi ezaugarri dituztela komunean: erakusten duten ego handia eta goi mailako ergelkeria.

Martxoaren 28an, halaber, Pabiloi 6 aretoan Match izeneko inprobisazioa lana izango da ikusgai, 20:00etan. Eszenatoki gaineko norgehiagoka horretan, bi antzezle talde lehiatuko dira, zein den hoberena erakusteko. Ikus-entzuleek erabakiko dute zein den irabazlea. Eguzki Zubia aktorea  epaile gisa arituko da, Jamming konpainiako Paula Galimbertik zuzenduko duen antzezpen inprobisazioan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button