ESZENA

“Tabakoaren kalteaz”, Chejov-en hitzetan

Ramon Barea bilbotarrak Sobre los perjuicios del tabaco antzezlana taularatuko du Bilboko Pabilioi 6 aretoan bihar, etzi eta etzidamu, urriak 12, 13, eta 14. Emanaldiak 20:00etan hasiko dira.

Antón Chejov-en izenburu bereko kontakizunean du jatorri bakarrizketa honek. Bareak taularatuko duena, hain zuzen ere, idazle errusiarrak idatziriko testuaren hirugarren bertsioa da, sekula argitaratu ez zena. Literatura irakaslea den Angela Magañak aurkitu zuen arestian, Chejoven inguruko doktoretza tesia egiten ari zenean, Moscuko Arte Teatroaren argitaragabeko testuen artean, Konstantin Stanislavskiren liburutegi pribatuan.

van Ivanovich Niujinek eman behar duen ustezko hitzaldian ardazten da obra. Hizlariak tabakoak eragiten dituen kalteei buruzko ikerketa baten ondorioak azaltzeko asmoz agertu da, baina hizketaren haria laster aldatuko da, hizlariaren bizitza, sentimendu eta ideien azterketa bihurtzeraino. Bakarrizketa honek, makina bat sari jaso ditu.

Bestalde, egunotan beste obra bat ere ikus daiteke Pabilioi 6 aretoan: El Cavaret Billano de la Ribera. Kabaret kutsuko lan hau bihar, urriak 12, eta etzi, urriak 13, taularatuko dute, 22:00etan. Ikuskizun musikal eta umoretsu honek arrakasta handia izan zuen Aste Nagusian, hortaz, berriro taularatzea erabaki dute Eguzki Zubia eta Lander Otaola zuzendariek.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button