ARTEA

“Jardun Artistikoentzako Institutuaren” hirugarren edizioa

Tabakalerak, Artium Museoak eta Jorge Oteiza Fundazio Museoak sortzaileei zuzendutako Jardun Artistikoentzako Institutuaren (JAI) hirugarren edizioa aurkeztu dute. Artistei zuzendutako ikasketa-programa horrek praktika artistikoa, ikerketa, ekoizpena, pertzepzioa eta lan kritikoa sustatuko ditu, eta ekainean hasiko da.

Jardun Artistikoentzako Institutuaren (JAI) ikasketa-programa Tabakalerak eta Artiumek bultzatutako ekimen gisa sortu zen 2019an. Programaren nortasuna hauxe da: “Jatorri oso ezberdineko ahots profesionalak elkartzen ditu, praktika artistikoak mundu garaikideari begiratzeko duen ahalmena identifikatzeko eta haien lengoaien erabilerari buruzko harreman kritikoa ezartzeko gai direnak”.

Aurten, Ibon Aranberri (artista), Asier Mendizabal (artista eta KKHko irakaslea, Stockholmeko Royal Institute of Art) eta Itziar Okariz (artista) izango dira institutuaren tutoreak. Eurekin batera eragile profesionalek osatuko dute irakasle-taldea:  Rosalind Nashashibi, Georgia Sagri, Lea Porsager, David Bestué, Ainara Elgoibar, Alejandro Cesarco, Jon Mikel Euba, Mattin, Pierre Bal-Blanc, Isabel Herguera, Erlea Maneros eta Txaro Arrazola.  Horrez gain, institutuak ikerketa batzorde bat izango du, Catalina Lozano (Artium Museoko komisario-burua), Oier Etxeberria (Donostiako CICC Tabakalerako Programa Publikoen arduraduna) eta aipatutako hiru tutoreek osatua.

Izena emateko epea apirilaren 14ra arte egongo da zabalik.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button