MUSIKA

Kultura ezberdinak topatuko dira asteburu honetan Urdiñarben

Musika Eguna, kultura guztien festa esan nahi du. Tokiko hizkuntzei toki berezia emanez, Korsikako eta Senegaleko musikariek parte hartuko dute. Hiru egunez kontzertu ezberdinez, eztabaidaz eta antzerki emanaldiaz gozatu ahal izango da.

Jaialdia ostiralean hasiko da 21:00etan Le Chistera jatetxean erakutsiko den Gartxot laburmetraiarekin. Geroago, Jujé eta Madeleine umorezko antzerki lanaz eta Baigorriko Zurbeltz musika taldeaz gozatu ahal izango da.

Larunbata, maiatzak 15, arratsaldeko hiruretan emango den Kultura bat bizi leitea bere hizkuntzarik gabe hitzaldiarekin hasiko da. Gauean, Jean-Mixel Bedaxagar musikariak bere disko berria aurkeztuko du Urdiñarbeko elizan 21:00etan.

Kontzertu hau eta gero, Pil-Pil taldeak Hegaldaka, bere lehen diskoa aurkeztuko du eta Korsikatik etorritako Chjami Aghjalesi musika bandak joko du.

Azkenik, igandean, musikariak eta dantzariak goizetik kalez-kale ibiliko dira eta 15:30etatik aurrera, Amaia Roouspeyrous euskaldunak, Chjami Aghjalesi korsikarrek eta Naby Senegaldarrak elkarrekin joko dute. Aurtengo Musika Egunarekin bukatzeko Bizardunak taldearekin bukatuko du.

 

 

Aipatzekoa da hiru egun horietan artista ezberdinen margolanak ikusi ahal izango direla herriko plazan eta Zuberoako hainbat artisten lanak ere Herriko gelan egongo dira ikusgai.

EKE

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button