ESZENA

ACT, Nazioarteko Eszena Sortzaile Berrien Jaialdia

ACT Eszena Sortzaile Berrien Nazioarteko Jaialdia da. Eszena sortzaileentzako zein Arte eszenikoetan oinarritutako ikus entzunezko lanak egiten dituzten bideo sortzaileentzako deialdia da.
ACTek sortzaile berrien lanak prentsa, programatzaile, zuzendari, kide eta ikuslearen aurrean aurkezteko aukera ematen duen plataforma izan nahi du, beraz ACT ekintza da.

ACT aurton, ekainaren 2tik 5era izango da Bilbon. ACTk arte eszenikoetako profesional, eskola eta sortzaile berrien arteko topagune izan nahi du, formakuntza munduaren eta artista profesionalen arteko zubia.
ACTk lan berrien sorkuntzan arriskua hartzen duten artistei eman nahi die aukera.
ACTek alor desberdinetan antolatzen den programa eskaintzen du, adibidez bi lehiaketa: Laburract, sortzaile berrien lan laburren erakusketa eta lehiaketa eta Dantzine, bideo sortzaile berrien lan laburren erakusketa eta lehiaketa. Aurten, eszena eta bideo sortzaile berrien lan laburrei eman nahi diete bultzada ekimen honen bidez.

Jaialdiaren oinarriak eta formularioa web orrialdetik jaitsi dezakezue.

ACTk bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button