ESZENA

Poltsiko Antzerki Sorkuntzarako deialdia

Poltsiko Antzerkian, eta orokorrean, formatu txikiko antzerkiaren inguruan euskarazko lanen eskaintza urria izan ohi da. Horri aurre egiteko xedez, Poltsiko Antzerkiaren alorrean euskarazko sorkuntzak bultzatzeko IX. Proiektu Deialdia jarri da martxan. Proiektuak aurkezteko epea irailaren 27an amaituko da.

Diziplina horren barruan euskarazko sorkuntzak bultzatzea da ekimen honen helburu nagusia. Aurten bi diru-laguntza eskainiko dira: irabazleak 4.000 euro jasoko ditu, eta finalistak, berriz, 3.200 euro. Lanak aurkezteko orduan, kategoria bakarra eta orokorra izango da. Mota eta genero guztiak onartuko dira, baita diziplina artekoak ere, eta proiektuek Poltsiko Antzerki formaturako egokiak izan beharko dute, hau da taberna edota bestelako espazio txikietara egokitzeko modukoak izan beharko dute.

Aukeratuko diren bi proiektuen sorkuntza eta ekoizpena laguntzeaz gain, obra horien estreinaldia egingo da Poltsiko Antzerkia Jaialdiaren programazioaren barruan (2019ko otsailean) eta lau emanaldi egingo ditu bakoitzak hainbat espaziotan.

Informazio guztia, deialdian topa dezakezue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button