ESZENA

“Hiru” antzezlana eta “Potologuak”, Andoiango Basteron

Andoaingo Bastero Kulturguneak abendura bitarteko kultur programa iragarri du. Bada, lau antzezlan izango dira ikusgai, egitarau horren baitan: urriaren 10ean, Entramados Teatro konpainiaren Feelgood; urriaren 17an, Txalo Produkzioak taldearen Hiru; azaroaren 14an, Txintxeta Teatroren Potologuak; eta, azkenik, abenduaren 12an, Txaloren Al final de la carretera.

Alistair Beaton dramaturgoak idatzitako testuan oinarritzen da Feelgood, eta Fran Perea aktore espainiar ezaguna da protagonista aktore nagusia. “Lan irristakorra, erraz katalogatu ezin dena eta antzerki izaera eta umore dosi handiak dituena, gai zail eta konprometituei buruz ari dena”.

Txalo Produkzioak taldearen Hiru lana, berriz, Juan Carlos Rubio idazle eta zuzendari espainiarraren Tres obra umoretsuan oinarrituta dago. Loli Astoreka, Ana Elordi, Miren Gojenola eta Zuhaitz Gurrutxaga dira aktoreak, eta Begoña Bilbao, berriz, zuzendaria. Testua familia tradizionalen inguruko komedia absurdoa da. “Txaro, Mertxe eta Angelak ez dute elkarren berri izan joan deneko hiru hamarkadetan, hain zuzen ikasketak amaitu zituztenetik. Lagun minak, separaezinak ziren, bizitzaren joan-etorrian, bakoitzak bere bide eta esperientziei ekin zien arte.
Tenore honetan, berrogeita hamarrak betetzeko trantzean, gauza bat dute argi eta garbi: zein baino zein bakartiago bizi direla, hirurak ere, ama izateko ametsa erdietsi gabe”.

Txintxeta Teatroren Potologuak, bestalde, Bodologuak monologo sortaren jarraipena da; oholtzan, ikel Pagadi, Egoitz Lasa eta Nagore Aranburu aktoreak izango dira.

Azkenik, Al final de la carretera (Txalo) obrak 40 urte bete berri dituen Rafaren nondik norakoak kontatzen ditu.

Informazio gehiago: Bastero Kulturgunearen bloga.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button