ARTEA

Elorrioko Argazki Taldeak erakusketa kolektiboa paratu du

Elorrioko Argazki Taldeak antolatutako IV. talde erakusketa abenduaren 23ra bitarte dago ikusgai Elorrioko Iturri Kultur Etxean.Taldekideek hartu dute parte bertan. Oraingo honetan, erakusketaren gaia gorria izan da. Izan ere argazkilari bakoitzak, kontzeptu hori argazkien bidez adieraztea izan du helburu.

Elkartearen lehenengo talde erakusketa 2008an izan zen eta gai librea izan zuen. 2009an beroa izan zen hautatu zuten gaia, 2010ean, berriz, itzalak eta aurten, lehen aipatu dena, gorria.
Gaia kideek egindako proposamenetatik aukeratze da urtero. Urtearen hasieran kideak batu eta ideia ezberdinen artean urte horretakoa adosten da. Argazkilariak, urte osoa dauka erronka horri ekiteko eta gai argazki batean nola islatu erabakitzeko.

Aurten, gorri kolorearen inguruko 29 argazki paratu dituzte. Irudiok 16 argazkilarik egin dituzte.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button