ESZENA

Hika Teatroaren “Txarriboda” antzezlanaren estreinaldia, Iruñean

Hika Teatroa konpainiak Txarriboda antzezlana oholtzaratuko du Iturramako Civivoxean, bihar, azaroaren 22an, ostiralean, 20:00etan. Emanaldia Antzerki Aroa zikloaren eskutik aurkeztuko da.

Obra kabaret-kontakizun basati, lotsagabe eta gordina da, eta itxurak nahiz jakinduriak araua hausteko bide ematen dute. “Mireiak eta Imanolek ezkongai bikote perfektua osatzen dute. Zorionaren irudia dira. Ezkondu egin dira eta Patxi Bilbaok, emaztegaiaren aitak eta Ipertrolako handi-mandiak, antolatu du ospakizun gala. Festa itzela. “Gaur txerrien antzera, jan, edan eta dantza egitea nahi dut!”,  hitz horiekin egingo die harrera gonbidatuei”.

Agurtzane Intxaurragak eta Miren Gojenolak sortu eta zuzendutako obran, Sandra Fdez. Agirre, Patxi Gonzalez, Iñigo Aranbarri, Kepa Errasti, Juanjo Otero eta Iñaki Maruri arituko dira agertokian.

Antzerki Aroa zikloak, dagoeneko hainbat ikuskizun estreinatu eta eskaini ditu Iruñean, euskarazko antzerkia eta arte eszenikoei bultzada emanez. Hala, bertatik pasa dira, Babesleku Arrotzak eta Animalia Bakartien Hotsak (Rubik Theatre), Erlauntza (Vaivén produkzioak), eta Zaldi Urdina (Artedrama-Axut-Dejabu Panpin Laborategia) antzezlan arrakastatsuak.

Biharkoaz gain, zikloa itxiko duen beste antzezlan bat ere aurkeztuko da, Atx teatroaren 7ak Bat, hain zuzen, baina hori abenduaren 11an izango da.

Biharkoan Txarriboda (Hika Teatroa), Iturramako Civivoxean,  20:00etan.

Informazio gehiago duzue iruñakulturada web orrialdean

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button