ARTEA

Ana Roman artistaren “Solid Light” erakusketa Marzanan

Irailaren 16tik urriaren 28ra bitartean Bilboko Espacio Marzana galerian Ana Roman (Bilbo, 1962) artistaren Solid Light lanaz gozatzeko aukera egongo da.

Sweet Machine (Marzana 2007) eta I am a machine (Bastero 2011) proiektuen ostean, azken bi urte hauetako emaitza da Solid Light.

Egitasmo berri hau argi-kutxen itxura duten objektuen serie batean oinarritzen da. Domestic Template, I am machine, edo Looking at the Sky dira, besteak beste, artista bilbotarrak Marzana gunean paratu dituen argi-kutxa eta marrazkien izenburuak. Guztira 15 pieza dira, hamar kutxa eta bost marrazki, hain zuzen ere.

Romanen azken lanak eragin eta erreferentzia ugari erakusten du, hala nola, Picabiaren eta Duchampen obra, Bec Aur-en lanpara, Bradbury bere liburuetan deskribaturiko koheteak edo John Cage musikariaren soinu-esperimentuak.

Romanek Arte Ederrak ikasi zituen EHUn, eta lizentziatu ondoren bi urteko masterra egin zuen Kasselen (Alemania). Azken urteotan banako 13 erakusketa egin ditu eta 60 erakusketa kolektibotik gora. Egun, bere obra bilduma publiko eta pribatu garrantzitsuenetan aurki daiteke.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button