ARTEA

Josette Dacosta artistaren “Paisaia abstraktuak” Iruñean

Iruñeako Civivox Iturrama zentroan, Josette Dacosta artistak Paisaia abstraktuak izeneko pintura-erakusketa paratu du otsailaren 5era bitartean.

Josette Dacostaren margolanak inguruko paisaiek berarengan sortzen duten inspirazioaren sentimenduen nahiz oroitzapenen adierazpen abstraktuak dira.
Olioz eta pigmentuz margotzen du mihisearen eta paperaren gainean.
Bere lan gehienek, zerikusia dute Nafarroa Behereko paisaiarekin eta baserrien arkitekturarekin, izan ere, artista hantxe bizi eta lan egiten du.

Teresa Muñiz pintore abstraktuarekin egin zuen arte-prestakuntza 1980ko hamarkadan, Madrilen. 1991n, Oxfordera bizitzera joan, eta han bakarkako lehen erakusketa egin zuen. 1998an Parisa joan zen bizitzera, eta gero, 2002an, Euskal Herrira, amaren sorterrira. Donibane Garazin dauka estudioa.

Aipaturiko erakusketan ikusgai daude, halaber, joan den udaberrian Lanzaroten egindako margolanak. Bere obrak Emakume Artistak atalean ere ikusi ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button