ARTEA

“Bidea, ibilbide”, Adolfo Lacunza argazkilariaren erakusketa

Adolfo Lacunza argazkilariak zuri-beltzean egindako 50 erretraturen bilduma osatu du, eta abenduaren 10era arte bisitatu ahalko da Iruñeko Ziudadelako Bolborategian.

Nafarroako kulturan arituriko pertsona askoren irudiak bildu ditu Adolfo Lacunzak atzera-begirako horretan: abeslariak, musikariak, artistak, pintoreak, eskultoreak, konpositoreak, idazleak eta antzerkiaren, zinemaren eta kazetaritzaren munduko pertsonak ageri dira (Turrillas maisua, Pablo Antoñana, Pedro Salaberri, Barricada, Pedro Manterola, Aurora Beltrán, Mariano Izeta, Juan José Aquerreta, César Muñoz Sola edo Xabier Morrás,…)

“Argazki horien protagonisten nortasuna alde batera utzita (irudiari berezko balioa ematen badiote ere), Lacunzaren lana bat-bateko argazki horien konposizioagatik, ikuspegiagatik, testuinguruarengatik, argiarengatik eta kalitate teknikoarengatik nabarmentzen da.”

Argazkilaria Uharten jaio zen 1956an, eta prestakuntza autodidakta izan du. Zinemak eta horrekiko jakin-minak argazkigintzan murgildu zuten. Hedabideetan ere aritu da, Nafarroako Parlamentuko argazkilari ofiziala izan da 30 urtez, publizitatean aritu da, bere argazkiek argitalpenak hornitzen dituzte eta erakusketen parte izan dira, ikastaroak eta prestakuntzak ere eman ditu hainbat tokitan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button