ESZENA

Helduaroa goraipatu nahiz

Datorren ostiralean, apirilak 27, Matxalen Bilbao dantzariak Serenity suite ikuskizun berria estreinatuko du Kultur Leioan. Lan zintzoa da, eta mugimenduan gorputzaren arintasunari, feminitateari, musikalitateari edota kontaktuari buruzko ikerketa egin dute, betiere lasaitasun giroan.

Natalia García dantzari gazte eta Matxalen Bilbao dantzari beteranoak interpretatutako duoa da Serenity Suite.

Kultur Leioaren arabera, pieza onen bitartez Matxalen Bilbao koreografoak adinaren aurreiritzietatik ihes egin nahi du, eta helduaroa goraipatu nahi du burmuina eta gorputza modu harmoniatsuan elkarrekin bizi diren etapa osatu gisa.
“Bi dantzariren artean ia hiru hamarkadako aldea dago, baina belaunaldien arteko distantzia bizitzan oztopo ez dela erakutsi nahi dute. Dantza bezain pertsonala den esparrua partekatuz, asmo handiegirik gabe eta ikuspuntu ludikoa aplikatuz, espazio komuna hartzen dute estereotipoak baztertu eta denbora igarotzeari buruz hitz egiteko”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button