ARTEA

Jose Ramon Anda nafarraren “Denboraren aurkako formak”

Jose Ramon Anda (Bakaiku, Nafarroa, 1949) eskultorearen 40 lan daude ikusgai Bilboko Arte Ederren Museoan. Erakusketak 30 urteko ibilbide artistikoa jasotzen du eta ikusgai dago 2012. urteko irailaren 9a bitarte.

Andaren obran egurra da funtsezko elementua. Izan ere, tailugile eta ebanisten familia batean jaio zen. Hala, gazte ikasi zituen zurak dituen eraikuntza-teknikak.

Erromako Arte Ederren Akademia Espainiarrean ikasi zuen eta garai hartako eskultore italiarren eragina jaso, besteak beste, Giacomo Manzú, Marino Marini eta Arturo Martinirena. Horiez gain, Max Bill eskultore, diseinatzaile eta arkitekto suitzarrak influentzia nabarmen izan du bere obran.

Bilboko Arte Ederren Museoaren webgunean jasotzen denez, “ezagutza horrekin, Andak eskultura abstraktua eta oinarri organizistakoa egin izan du. Bertan, planteamendu arrazionalistak eta espazialistak uztartzen ditu, materiaren arlo sentsorialekiko interes sakona erakutsiz”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button