ARTEA

Juan Pablo Alvarezen grabatuak ikusgai Agurainen

Agurainen dagoen Zabalarte gunean jarri ditu ikusgai bere grabatuak Juan Pablo Alvarezek (Gasteiz, 1952). Orotara, 30 grabatu paratu ditu, eta ikusgai daude maiatzaren 12ra bitarte.

Erakusketa margolan batzuekin osatu du. Lanok azken 18 hilabeteetan egin ditu.

Artistaren hitzetan, “pertsonak eta gure eguneroko errealitatetik gertu dauden egoerak erakusten dituzte (obrek), figurazio surrealisten bidez aurkeztuak, ikuslea aurkeztutako errealitatearekin aurrez aurre ipiniz, iritzia eskatzeko. Horretaz gainera, gure inguruko paisaiak eta natura ere badago”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button